Bezeroek, handituz doazen beharrak dituzte eta guk behar horien ezagutzaren garapenean inbertitzen dugu.
Gaur egun, bi alderdi nabarmendu behar ditugu: ESG/IGG irizpideak inbertsio-prozesuetan txertatzeko lana eta bezeroaren oinarrizko gertakariekin lotutako lege-esparruari buruzko argibideak.
Gure bezeroek benetan nahi duten zerbitzua eskaintzeko bide bakarra haien kezkak eta nahiak ezagutzea dela uste dugu, finantza-arlokoak zein pertsonalak. Horretarako, Richard H. Thaler eta Daniel Kahneman Ekonomia Nobel Saridunek garatu zuten “Behavioral Finance” jokabide-zientzietan oinarritutako ezagutzarekin aberasten dugu gure ikuspegi komertziala. Izan ere, finantzei aplikatutako psikologiak gure bezeroen beharrak hobeto ulertzen, haien helburuak zehaztasun handiagoz doitzen eta aholkularitza pertsonalizatzen laguntzen digu.
Teknologia berriak dira Finecoren apustu garrantzitsuenetako bat, hala nola, Big Data eta Machine Learning. Izan ere, gure eredu komertziala hobetzen laguntzen digute, gure 40 urteko esperientzia osatuz bezeroen beharrei aurrea hartzeko eta erantzun proaktiboago bat emateko. Arreta-ereduaren kalitatea da elkarrekiko konfiantzaren oinarria.
Gure bezeroen inbertsio-erabakietan testuinguru legal eta fiskalak eragin zuzena dute. Horretarako, inbertsoreentzako aholkularitza juridikoaren saila daukagu, inbertsio-prozesutik eratorritako edo harekin lotutako zerga-arloko gai juridikoei buruzko orientazio profesionala eskaintzeaz arduratzen dena. Baita ondare-kudeaketa espezifikoarekin lotutako gaiei buruzkoa ere, banakako inbertsore, familia-egiturentzat eta askotariko pertsona juridikoentzat.
Gure ibilbide osoan, Fineco bezero instituzionalen ondoan egon da, haien inbertsio-prozesuak profesionalizatzeko bidean. Besteak beste, batzordeetara joateko zerbitzua, prestakuntza eta gobernantza onaren bermeekin inbertsio-erabakiak hartzeko protokoloen garapena eskaintzen dugun laguntza horren barruan daude.