Visualice esta web en un navegador más moderno como Google Chrome, Edge o Firefox.

 

Ahora más que nunca: nuestro compromiso, nuestros clientes

Ondarearen kudeaketa eta aholkularitza osoa bezero pribatu, familia eta erakundeentzat

Wealth Management

Bezeroa ardatz

Asset Management

Gure metodologia berezia

Zure helburuak dira gure helburu bakarrak.

"Independentzia, Bikaintasun, Espezializazio eta Isilpekotasun guztiarekin gure bezeroei inbertsio-zerbitzuak eskaintzen dizkien erreferentziazko erakundea izatea dugu helburu. Horrela bezero, langile, akziodun eta gizarte osoarentzat Balio Iraunkorra sortzen duela."

Gure ikuspegia

Bezeroa ardatz

Bezeroen helburuak Finecoren helburuen aurretik jartzen ditugu.

Zintzotasunean eta isilpekotasunean oinarrituriko harremanak eraikitzen ditugu.

Bezeroaren helburu orokorrak betetzeko lan egiten dugu.

Epe luzeko ikuspuntua

Ereduaren iraunkortasuna ziurtatzeko, gure stakeholders guztiak hartzen ditugu aintzat.

Gure taldearen ardura eta ilusioaren aldeko apustua egiten dugu, historia idazten jarraitzeko.

Gure printzipioei uko egin gabe hartzen ditugu erabakiak.

Gure metodologia berezia

Modu independentean garatzen dugu gure irizpidea.

Gure formakuntza eta adituekiko harremanak etengabekoak dira.

Aurrerapen teknologikoak etengabeko hobekuntzaren mesedetan erabiltzen ditugu

Value for money

Gure baliabideen kudeaketa arduratsu eta eraginkorra egiten dugu.

Bikaintasunaren aldeko apustu garbia egiten dugu.

Gardentasunez jokatzen dugu, eta hobekuntza guztiak bezeroei helarazten ahalegintzen gara.

Gure Baloreak

Bilakaera / hazkunde iraunkorra

Talentua eta taldea

Berrikuntza eta ezagutza

Isilpekotasuna eta zintzotasun profesionala

   Eraginkortasuna kostuetan eta Lehiakortasuna

Gizarte-erantzukizuna

Bikaintasuna, etengabeko berrikuntza, sormena.

Bilakaera eta hazkunde iraunkorra

Talentua eta Taldea

Berrikuntza eta ezagutza

Isilpekotasuna eta zintzotasuna profesionala

Eraginkortasuna kostuetan eta Lehiakortasuna

Gizarte erantzukizuna

aaaaaaaaaaaaaSer un centro de generaci�n y gesti�n de conocimiento. B�squeda constante de la excelencia. Mantenimiento de la independencia a trav�s del desarrollo fundado de criterior propio.

aaaaaaaaaaaaaAcceso constante a expertos internacionales, desarrollo de herramientas y metodolog�a propia, pioneros en Espa�a en lanzamiento de fondos de gesti�n programada y en el establecimiento de sistemas de colaboraci�n innovadores.

1984tik goi-mailako ondareak kudeatzeko lanean buru-belarri ari da Fineco. 35 urtetako esperientziaren ondoren, agerian geratu da gure aparteko sendotasuna eta iraunkortasuna, lehiakideak finkatuz joan diren ingurune batean.

Ildo horretatik, Kutxabank gure bazkidearen laguntzari esker, zabalkunde geografiko handia bizi izan dugu: bulego 1 izatetik 7 izatera pasa gara, eta 3.500M euro baino gehiago kudeatzen ditugu.

Ezagutza-arlo bakoitzean talenturik handiena duten profesionalen talde batek osatzen du Fineco, etengabe berritzen dena, gure printzipio eta balioen eredu argi bat garela ziurtatzen duen gizatasuna oinarri duena.

Norbanakoen lidergoa sustatzen dugu, eskuzabaltasuna eta umiltasuna ardatz hartuta, adin, genero, esperientzia eta pentsamendu askotariko talentua erakartzen dugu eta elkar hartuta lan egiten dugu norabide berean aurrera egiteko.

Teknologia eta zientzia dira gure inbertsio-filosofiaren oinarria.

Hamaika ordu eskaintzen dizkiogu prestakuntzari, eta estatuko zein nazioarteko aditu onenekin lankidetzan aritzeko moduak berritzen ditugu, gure irizpide berezia sortzeko. Ahalegin horri esker, aitzindariak gara inbertsio-estrategia onenak bilatzeko orduan.

Gure bezeroak ez dute haien ondarea soilik uzten gure esku, kezka-iturri edo pasio-iturri zaiena baita ere, familia mailako edota beraien asmo eta ametsak, hain zuzen. Erabateko ardura eta isilpekotasuna nagusi diren ingurune batean soilik uler daiteke gugan duten konfiantza, bezeroa erabaki guztien erdigunean dagoen ingurune batean.

Finecoren barne antolakuntza eta kudeaketa modurik arduratsu eta eraginkorrenean egiten dugu, gure bezeroei zerbitzurik onena eskaini ahal izateko, kosturik lehiakorrenaren truke. Horri esker, gure bezeroei gardentasun gero eta handiagoa eskaintzeko prozesuan liderrak gara.

Gizartean daukagun eraginaz oso harro gaude Finecon. Kalitatezko enplegu egonkorra sortzearen alde egiten dugu, elkarren interesei erantzungo dieten harremanak ditugu gure hornitzaileekin, zintzotasunez betetzen ditugu zerga-arloko betebeharrak eta gure akziodunentzako balio iraunkorra sortzen dugula ziurtatzen dugu. 2016ko ekainean nazio batuek sustatutako inbertsio arduratsuen printzipioak (PRI) sinatzea izan zen bide horretan emandako urratsetako bat.

X3

X3
kudeatutako aktiboetan 10 urte baino gutxiagoan

+100
baloratutako pertsona-profil, kontratatutako kide bakoitzeko

#1
KUDEAKETA PROGRAMATUKO AUKERAK MERKATURATZEN

100%
ELKARREKIKO KONFIANTZA

TOP3
errentagarritasun onena duten erakunde kudeatzaileen artean 2018-2019an (Inverco 2019)

100%
KONTRATU MUGAGABE

Fineco taldea

Non ahalegintzeak aurrera egitea esan nahi duen

Fineco taldeko kide izan nahi al duzu?

Batu gure taldera

Albisteak

Finecon, baliabide eta ordu asko ematen ditugu sinesten dugun horretan lanean

Prestakuntza-jardunaldiak; harremanak hezkuntza, gizarte eta kirol arloko erakundeekin; hartu-emanak mundu osoko adituekin; berrikuntza foroak; topaketak bezeroekin; etab.
Ikasteko eta partekatzeko hamaika aukera.

Ikusgai daukazun edukia ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan. Gaztelaniaz erakutsiko dizugu.