Zure gakoak babestea dirudiena baino errazagoa da.
Baita zure ordenagailua babestea ere...
Aholku erabilgarri eta erraz hauekin, segurtasunez egin ditzakezu eragiketak BBKNETen bidez. Kontuan hartu! PHISHING-a, PHARMING-a, BIRUS-a, FIREWALL-a, TROYANOS-a
Etxetik erosketak munduko beste aldean egitea, gure kontuak kudeatzea, bidaiak kontratatzea… eta eguneko 24 orduetan. Abantaila horiek guztiak ematen dizkigu internetek.
Baina abantaila horiek baliatzeko, informazio pertsonala eman behar da, posta eta gakoak erabili behar dira... eta informazio hori kanpoko pertsonengandik babestu behar dugu.
Phishing, birus, troyanos... seguru asko entzunak izango dituzu. Ikastaro honetan birpasatzera animatzen zaitugu internet erabiltzean zure informazio pertsonala ahalik eta gehien babesteko.
Interneten dauden “arriskuak” ezagutzen, ulertzen eta irtenbide egokia ematen saiatuko gara ikastaro honetan.
Jarduteko jarraibide erraz batzuekin, eta BBK-k ematen dituen segurtasun neurriekin eta baliabideekin, interneten jardutean babestuta egongo zara iruzur ahaleginen aurrean.
Antibirusa zure ordenagailua etengabe zainduko duen programa da, eta babestu egingo du ordenagailua birusen, nahi ez diren sarbideen, programa espien eta abarren aurka. Baina eraginkorra izan dadin, beti egon behar du eguneratuta.
Gainera, firewall babesa ere aktibatuta izan behar duzu, zure ordenagailuan sartu eta irteten den informazioa zaintzen baitu, eta, horri esker, nahi ez diren balizko sarbideak saihestuko ditu.
Gogoratu: instalatu antibirusa eta firewall-a eta eguneratuta izan beti.
Eguneratu zure ordenagailuko sistema eragilea (Windows, Linux, Mac OS…), programak eta aplikazioak, bereziki interneteko nabigatzailea eta posta elektronikoaren kudeatzailea.
Soilik jatorrizko aplikazioek emango dizute berme osoa.
Egin zure ordenagailuak dakarren informazioaren segurtasun-kopiak, eta, hala, kopia horietatik zure artxibo guztiak berreskuratu ahal izango dituzu, baldin eta sistema berriro instalatu behar baduzu.
Gogoratu: instalatu jatorrizko programak eta eguneratu fabrikatzailearen segurtasun-adabakiekin.
Informazio pertsonala erabili behar duzunean, zeure ordenagailua erabili. Behar izanez gero, ezagutzen ez duzun edo publikoa den ordenagailua erabili behar baduzu, erabilitako pasahitzak lehenbailehen aldatzea komeni da.
Gogoratu: ez erabili ordenagailu ezezagunik datu pertsonalak erabili behar badituzu, eta, behar izanez gero, ondoren aldatu gakoak toki seguru batetik.
Web eta posta elektronikoaren erabilerari esker, informazio ugari eskuratu dezakegu eta bizkor komunikatu gaitezke geografia mugarik izan barik, baina nahi ez ditugun postak ere jaso ditzakegu, posta ezezagunak, batzuetan gogaikarriak izan daitezkeenak, eta, beste batzuetan, ezagutu eta saihestu beharreko arriskuak dakartzatenak.
Edozein artxibo, programa edo aplikazio deskargatzean, kontuan izan horiek dauden web gunearen konfiantza.
Artxibo deigarriak eta iradokitzaileak erakargarriak dira, zure ordenagailuan nahi ez dituzun programak instalatzea lortzeko.
Kontuz!
Arau orokor lez, ez deskargatu ezer batere gomendagarriak edo zure konfiantzakoak ez diren web guneetatik.
Gogoratu: ez deskargatu edo instalatu zure ordenagailuan ezagutzen ez duzun aplikaziorik edo programarik.
Ez izan konfiantzarik edozein eratako informazio pertsonala eskatzen dizuten postekin; izan ere, edozein aitzakia erabilita, informazio hori eska diezazukete segurtasuna, lan-eskaintzak edo parte hartu ez duzun zozketako opariak direla-eta. Ez egin jaramonik zure pasahitzak eguneratzeko edo balioztatzeko eskatzen dizuten estekei, nahiz eta, hala egin ezik, zerbitzuan bajan emango dizutela adierazten dizuten.
Edozein postari buruzko zalantzarik baduzu, ez ireki eta ezabatu berehala.
Gogoratu: ez izan konfiantzarik eskaintza ikusgarrietan edo sari ezezagunetan, eta ez instalatu edo exekutatu horrelako postei erantsitako artxiborik edo programarik.
Egon dauden segurtasun neurri nagusiak ditu BBK-k, interneteko gure bulegoan sartzeko isilpekotasuna eta segurtasuna bermatzeko.
Gure bulegoko interneteko orri guztiak zerbitzari seguruan daude, eta informazio enkriptatua duenez gero, beste inork ez dauka bertan sartzerik.
Honela egiaztatu dezakezu orri bat zerbitzari seguruan dagoela:
Gogoratu: ez eman datu edo gako pertsonalik, zerbitzari seguruetan dauden orri hauetatik kanpora. BBK-k inoiz ez dizkizu datu pertsonalak posta elektronikoz edo telefonoz eskatuko. Gako horiek erabiliko dituzu soilik zuzenean www.bbk.es gunean edo BBK telefonoz zerbitzuko, 901 33 55 66 zenbakian.
BBK-k beti eskatuko dizu zure sarbide-gakoa eta sinadura-gakoa teklatu birtual bidez sartzeko, hirugarren pertsonengandik eta programa zelatariengandik babesteko.
Era berean, inoiz ez dizu eskatuko sinadura-koordenatu bat baino gehiago emateko, eta ez dizu, sinadura-koordenatua, inoiz eskatuko zeure burua identifikatu eta BBKnet-en sartu baino lehen.
Gogoratu: BBK-ren interneteko bulegoan gakoak beti sartuko dira teklatu birtual baten bidez.
BBK-k neurri bereziak ditu bezero bakoitzaren ezaugarrietara pertsonalizatzeko BBK-k interneten duen bulegoaren erabilera, transferentziak egiteari dagokionez.
Gogoratu: BBK-k neurri bereziak ditu nahi ez diren transferentziak egiteko modua galarazteko.
Deskonexio automatikoko sistema: BBKnet-en hasitako saioa bukatuko du transakziorik egiten ez bada zenbait minutu igarota; hala, titularrari ahaztuz gero, beste pertsona batek ezin izango du saioan jarraitu.
Zure azken konexioaren data eta ordua; hortaz, beti identifikatu ahal izango duzu edozein irregulartasun.
Gakoen blokeoa, gakoak sartzean hiru aldiz huts egin ondoren.
Gogoratu: zuri ahaztu ondoren zure kontuetan sartzea galarazteko neurriak ditugun arren, itxi beti saioa “amaitu” aukera sakatuta.
Sarbide-gakoek eta sinadura-gakoek zeure burua identifikatu eta interneten eragiketak egiteko modua ematen dizute. Gako horiek babestea funtsezkoa da, beste inork erabiltzen ez dituela bermatzeko. Gakoak beharrezkoak dira zerbitzua erabiltzen duen pertsona identifikatzeko, eta, beraz, gakoak beste inoren eskura jartzea izaten da, hain zuzen, interneten inork inoren izenean jarduteko arriskurik handiena.
Interneteko gure bulego batekin konektatzeko, zure finantza-txartelaren zenbakia (identifikatzailea) eta zure sarbide-gakoa sartu behar dituzu.
Agertuko zaizun teklatu birtualaren bidez sartu beharko dituzu gako horiek.
Datu horiek soilik www.bbk.es gunean sartu beharko dituzu.
Eragiketak egiteko edo berresteko, gainera, zenbaki koordenatuen txartel bat emango dizugu, eta bertan dituzu laukitxoak zenbakiekin. Itsasontzien jokoan bezala, gogoratzen?
Beti eskatuko dizugu eragiketa berretsi beren beregiko teklatu birtualean txartel horretan dauden koordenatuak sartzeko. Eragiketa bakoitzeko koordenatu berria. Inoiz ez dizugu eskatuko eragiketa bat egiteko koordenatu bat baino gehiago eman diezaguzun.
Para cada operación una nueva coordenada. Nunca te vamos a pedir que nos facilites más de una coordenada para realizar una operación.
Zalantzaren bat baduzu, gakoak sartu baino lehen, jarri harremanetan BBK telefonoz zerbitzuarekin, 901 33 55 66 zenbakian.
Gogoratu: koordenatu horiek eragiketak berresteko behar izango dira soilik, BBKren interneteko bulegoan sartu ondoren. Zerbitzuan sartu baino lehen, INOIZ ez dizugu eskatuko koordenatu horiek sartzeko, eta INOLA ERE ez eragiketa baliozkotzeko pasahitz bat baino gehiago.
Funtsezkoa da gakoak babestuta izan ditzazun, eta hori bermatzeko, jarraibide hauek kontuan izan ditzazun:
Gogoratu: nahiz eta BBK-k interneten duen bulegoak sarbidea bermatzeko segurtasun neurri guztiak izan, funtsezkoa da zure gakoak beste inorengandik babestuta egotea.
Beharbada entzungo zenituen phishing, pharming, troyanos… Dena oso konplexua dela dirudi, baina, azken finean, teknika horien guztien helburua pertsonak engainatzea da beren gakoak eman ditzaten, eta, ondoren, eragiketak haien izenean egiteko.
Atal honetan, iruzur horiek identifikatu eta ekiditeko erabiltzen diren teknika nagusiei buruzko informazioa emango dizugu.
Finantza-erakunde batek itxurazko posta elektroniko asko bidaltzean datza teknika hau: segurtasun edo bestelako arrazoiak direla-eta, beren gakoak balioztatzeko eskatuko zaie erabiltzaileei, postan bertan dakarren esteka baten bidez. Esteka horrek erakundearen itxurazko orria dauka, gakoak erregistratzeko diseinatua ondoren iruzurrez erabiltzeko.
BBK-k monotorizazio-zerbitzu iraunkorra dauka, gure izenean egin litezkeen itxurazko bidalketak jarraitzen eta detektatzen dituena, eta, hala, berehala desaktibatzen ditu iruzurrezko ahalegin horiek.
Iruzur hori saihestea oso erraza da: kontuan izan erakunde batek ere ez dizula eskatuko zure gakoak balioztatzeko posta elektroniko baten bidez. Erabili zure gakoak soilik erakundearen web helbidera zuzenean sartzen zarenean.
Zalantzarik baduzu, gakoak eman baino lehen, jarri gurekin harremanetan BBK telefonoz zerbitzuaren bidez, 901 33 55 66 zenbakian.
Teknika honen bidez, software maltzurra ordenagailuan sartzen da, normalean programa zelatariak gakoak atzeman ditzan. Horrelako softwarea sartzeko modu nagusiak ezezagunen posta elektronikoak dira irudi iradokitzaileak dituzten artxiboekin.
Instalatu ondoren, normalean erabiltzaileak bere ordenagailuan tekleatzen duena erregistratzen du, eta informazio hori beste batzuei ematen die.
Gakoak atzematea galarazteko, BBK-k gako operatiboak sartzeko eskatzen du beti teklatu birtual baten bitartez. Gainera, bezero bakoitzak koordenatu-txartel anitza duenez gero, koordenatua atzemanez gero, ezin izango da gero erabili.
Adi egoteko eta teknika horietatik babestuta egoteko, hauexek kontuan izan behar dituzu:
Zure gakoak eta zure ordenagailua babestuta izatea dirudiena baino errazagoa da. Bete zehatz-mehatz aholku hauek. Oso errazak dira betetzeko, eta balizko bidegabe sartzeetatik babestuko zaituzte, baita iruzurretatik ere. Ez hartu arriskurik.
BBKren kasuan, zure gakoak erabili soilik zuzenean www.bbk.es gunean edo BBK telefonoz zerbitzuan, 901 33 55 66.