Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Aceptar botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.

Bezero izan nahi duzu?

"Finecon, oso gustuko dugu bezeroak zuzenean ezagutzea. Benetan uste dugu "bezeroaren alta" prozesua "kudeaketa-ziklo" osoaren osagaia dela."

Finecoko Bezeroaren Alta emateko Prozesua

 

Finecon ez ditugu gustuko bezeroaren eta aholkulariaren arteko harremana teknologia hutsaren eskuetan uzten dituzten prozesuak. Izan ere, gure ustez, bezeroekiko hartu-emanak sendotzeko balio behar du teknologiak, eta sekula ere ez harreman horiek ordezkatzeko.

Finecon alta emateko prozesuaren abantailak

  1. Ezagutza eta pertsonalizazioa: alta emateko darabilgun prozesua aski probatu eta egiaztaturiko metodologia batean oinarrituta dago. Metodologia horren helburuak hauexek dira: bezeroaren askotariko alderdi eta ezaugarriak ezagutu eta definitzea: bere helburuak, finantza-arloan dauzkan ezagutzak, bere gain hartu nahi dituen arriskuak, eta bezeroaren inbertsio-aukerak zein finantza eta zerga-arloko beharrak.
  2. Bezeroari Kudeatzaile eta Analista bat esleitzea: bezeroaren gainean daukagun ezagutzari esker, gure baliabide baliotsuenak, Finecoko kudeatzaile eta analistak alegia, eraginkortasun handiagoz esleitu ditzakegu, hau da, bezeroen beharrizana zehatzak kontuan hartuta.
  3. Gardentasuna eta Informazioa: halaber, bezeroekin daukagun harremanari esker, gardentasun osoz jokatu dezakegu. Horrela, euren zalantzak argitzen ditugu, eta euren eskubide guztien zein gure zerbitzu, politika, barne-araudi, prezio eta tarifen berri ematen diegu.

Finecon alta emateko eskakizunak

Pertsona Fisikoak
- Indarrean dagoen agiriaren originala: NAN/IFZ
- Indarrean dagoen agiriaren originala: Pasaportea eta AIZ (*atzerritarrak soilik)
- Helbide fiskalaren egiaztagiria
- Banku-kontuaren titulartasuna
- Atxikipen Ezaren Ogasuneko Inprimakia (*EZ egoiliarrak)
- Kontsulatuaren egoitza-ziurtagiria (*EZ egoiliarrak)
- Barne Ministerioaren egoitza-ziurtagiri negatiboa (*atzerritar EZ egoiliarrak)
- Familia liburua (*senar-emazteak eta adin txikiko seme-alabak)
- Familia liburua edo antzekoa (*atzerritarrak)
- Familiaren Egoeraren aitorpena edo Ezkontza-aitorpena (*senar-emazteak)
- Ahalordeak edota Ezgaitasun-adierazpenak (*hala dagokionean)
Pertsona Juridikoak
- Indarrean dagoen agiriaren originala: IFK
- Merkataritza-erregistroan erregistratutako Eratze-eskriturak
- Merkataritza-erregistroko inskripzioa (*hemen kokaturiko atzerritarrak)
- Kontsulatuaren Eratze-eskritura (*hemen kokaturik ez dauden atzerritarrak)
- Sozietatearen Estatutuak
- Ahalordetze-eskriturak eta Ahalordeak
- Pertsona fisikoen dokumentazioa ahaldunentzat / ordezkarientzat

Oraindik Finecoko bezero ez bazara, eta alta eman nahi baduzu edo informazio gehiago jaso, etorri gure bulegoetara, deitu ezazu 944 000 300 telefonora edo bidali iezaguzu posta elektroniko bat.