Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Aceptar botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.

FAMILY OFFICE

"Ondareak gure familian izango duen lekua zein izango den hausnartu dut?"

 

"Inbertitzeko prozedura bat eta erabakiak hartzeko organo familiar bat daukat?"

 

"Nola erakar dezaket hurrengo belaunaldia?"

FAMILY OFFICE

Multi family office -eko gure bezeroek finantza-ondare likido bat daukate, eta ondare horren kudeaketari buruzko erabakiak hartu behar dituzte. Askotan, enpresa familiarrekin oso lotuta dauden familiak izaten dira. Beste batzuetan, likidezia-gertakari baten ondorioz sortu da ondarea.

Haietako zenbaitek familia-bulego bat daukate, eta beste batzuk ez.

Lehenengo kasuan, familien koordinazio-bulegoak izaten dira, non zerbitzu nagusiak (zerga-arlokoa, finantza-arlokoa...) azpikontratatu egiten diren eta inbertsioaren jarraipenean sakontzeko 'investment office' jarduera beste norbaiten esku uzten den, irizpide profesionalak aplikatzeko.

Bigarren kasuan, azken lan hori modu zabalagoan egiten dugu (finantza-erakunde guztiekin harremanak kudeatzen ditugu, inbertsioaren jardueraren inguruko agenda familiarra kudeatzen dugu, bai eta dokumentazioaren artxiboaren alderdi administratiboa ere, aginduen kudeaketa, etab.).

 

Familientzako gure ‹investment office› zerbitzuaren barruan daude honako jarduera hauek:

  • Familiaren definizioa, ondarearen kudeaketari dagokionez.
  • Familiaren ondarearen bokazioari buruzko hausnarketa familiarra.
  • Familiaren inbertsio-batzordea eratzea.
  • Familiak jarraituko dituen inbertsio-arauak ezartzea.
  • Inbertsioen kontabilitatea eta reporting orokorra kudeatzea.
  • Finantza-erakundeekiko harremanak kudeatzea.
  • Kudeaketa / arriskua, performance attribution eta kostuen jarraipena eta kontrola egitea.
  • Familiarentzako prestakuntza.
  • Hurrengo belaunaldia sartzea eta prestatzea.

 

 

Hona hemen familientzako gure inbertsio-ereduaren ezaugarri nagusiak:

  • Inbertsio-erabakiak lehenengo pertsonan ez hartzea, eta inbertsioaren helburuak zehazteari eta nazioarteko zorroen kudeatzaile onenak aukeratzeari behar den denbora eskaintzea (familiari inbertsio-arloko prestakuntza eta garapena eskaintzeko eredurik onena da hau guretzat).
  • Horrez gain, helburu ez ekonomikoen zerrendan, familiaren ondarearen kudeaketa profesionalizatzea da lehenengoa, eta ondarearen kudeaketaren inguruan batasun giro bat sortzea da bigarrena, aurrekoa bezain garrantzitsua (eta, horrela, edozein gatazka saihestea).