Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Aceptar botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.

Inbertsio bideak

KUDEAKETA AKTIBOA

Duela hogeita bost urtetik hona, Finecoko analista taldeak errenta finko eta aldakorreko euro merkatuetako eraginkortasun ezak ustiatzen ditu. Horretarako, oinarrizko analisia egiten du, epe luzeko burtsa-zikloei erreparatzen die, eta inbertsio-estilo independente eta propioa baliatzen du. Finecon, kudeatzaile taldea inbertsiogileengana hurbilarazi nahi dugu, Kudeaketa Aktibo horren berri emateko, eta gure estrategiaren barruko zorroen gaineko informazio erabat gardena eskaintzeko.

 

 

 

PROGRAMATURIKO KUDEAKETA

Programaturiko Kudeaketari esker, epe luzera arrakasta iraunkorrak lortzeko baliagarriak diren estrategiak ustiatu ditzakegu. Horretarako, inbertsiogileei epe luzerako euren ezaugarrien araberako arrisku kontrola eskaintzen diegu. 1994. urtetik, estrategia horren adibide dira “bermatuak”, “babestuak” edota “egituratuak” izeneko estrategiak besteak beste.

Servicios Gama de Productos

OROTARAKO KUDEAKETA

Orotarako Kudeaketako estrategietan, aktibo mota bakoitzerako aditu onenak bilatu nahi ditugu, hiru helburu hauek kontuan hartuta: epe luzera emaitza iraunkorrak erdiestea, kudeatzaile taldeen egonkortasuna,eta inbertsio-prozesuen sendotasuna. Horrela, inbertsio-zorroen egonkortasuna hobetu daiteke, aktibo, sektore, moneta eta kudeatzaileen ahalik eta dibertsifikazio handiena eginda.