Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Aceptar botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.

Ondare-zerbitzuak

"Gure produktuen kudeaketa eraginkorrak ez du bermatzen bezeroen inbertsioen arrakasta. Izan ere bezero bakoitzaren neurrira egindako kudeaketa da arrakastaren gakoa".

ONDARE HANDIAK


Ondare handietara bideraturiko inbertsio-zerbitzu integrala eskaintzen dugu, isilpekotasun handiena bermatuta, eta goi mailako profesionaltasunaz eta espezializazioaz jarduten duen ondare kudeatzaile eta aholkularien lan-talde batekin.
Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzu pertsonalizatua da.
 

ONDAREAREN PLANIFIKAZIOA

Etorkizuneko inbertsio eta baliabide beharren azterketan oinarritutako aholkularitza globala:

1. Aurreikuspen programen planifikazioa (Adibidez: errentak sortzea, erretirorako osagarriak, kostuak konpentsatzeko eskemak, etab.).

2. Aktibo eta pasiboko fluxuak konpentsatzeko tekniken erabilpena (AssetLiability Management).

3. Inbertsio mota bakoitzean zerga-arloan eraginkorrak diren Inbertsio-bideen hautaketa.

Triángulo cliente-asesor-analista

FAMILY OFFICE

Ondoko baliabideak bezeroaren eskura jartzen dituen diziplina anitzeko zerbitzu integrala:

1. Inbertsioen kudeaketarako lan-taldea erabiltzeko aukera, bere alor guztietan: analisia, kudeaketa, trading-a eta fiskalitatea.

2. Arriskuen kontrolerako metodo aurreratuenak erabiltzeko aukera.

3. Administrazio, kontabilitate eta reporting zerbitzuak.

4. Banka Korporatiboa eta Inbertsio Banka lehentasunezko baldintzetan erabiltzeko aukera.